Miren Narbaiza MICEren musikarekin girotutako marrazketa saioa egingo da zapatuan Ipuruako Merkatu Plazan
2024/02/21
19:46
eta kitto!
Maite Arriaga sormen-artistiko tailerrak antolatuta, marrazketari buruzko “Jam Session” saioa egingo da hilaren 24an, zapatua, Ipuruako Merkatu Plazan. Saioa 19:30etik 21:30era bitartean egingo da eta Zuriñe eta Nika modeloek hartuko dute parte. Marrazteko materiala norberak eraman beharko du (arkatza, koloreak, kuadernoa) eta zuzeneko musika egongo da Miren Narbaiza MICE musikari eibartarraren eskutik. Sarrerak 5 euro balio du. Informazio gehiago Ipurua Merkatu Plazako 614 131 174 Whatsappean.
Orain dela hilabete batzuk, azaroaren 18an, egindako saioa oso arrakastatsua izan zen. Orduan Maite Arroitajauregi Mursegok hartu zuen parte. Hemen Maite Arriagarekin ...eta kitto! astekarian orduan argitaratutako ELKARRIZKETA.