‘Mise en Abyme’ eta ‘Obego’ taldeek kontzertua eskainiko dute zapatuan Guridi tabernan

Datorren astean ‘Judash’ talde eibartarra arituko da zuzenean
‘Mise en Abyme’ eta ‘Obego’ taldeek kontzertua eskainiko dute zapatuan Guridi tabernan
2025/03/14 12:31
eta kitto!

Guridi tabernan musikaz gozatzeko aukera izango dugu asteburu honetan eta hurrengoan. Zapatu honetan, hilak 15, 21:00etatik hasita, ‘Myse en Abyme’ eta ‘Obego’ taldeak arituko dira; eta datorren zapatuan, 29an, ‘Judash’ talde eibartarraren txanda iritsiko da.