‘Mise en Abyme’ taldeak disko berriko lehen singlea kaleratu du

‘Fairy tale’ da rock-metal progresiboa egiten duen talde eibartarraren abestiaren izenburua
‘Mise en Abyme’ taldeak disko berriko lehen singlea kaleratu du
2025/05/16 10:35
eta kitto!

Disko berria kaleratuko du ‘Mise en Abyme’ taldeak eta lan berriaren singlea argitaratu du gaur: ‘Fairy tale’.

Taldeak laguntza jaso du ekoizpenaren etapa ezberdinetan. “Misen lehen aldiz, benetako baxua izango dugu Alex Daviesen eskutik; bateriak ere benetakoak dira oraingoan eta ESnSE estudioetan grabatu ditugu; mixinga eta masterizazioa egiteko Lars Andre Gussiasen laguntza izan dugu; eta singlearen azala Insomniak egin digu, beti gu laguntzen”, azaldu dute sare sozialen bitartez.