‘Mise en abyme’ taldeak lan berria kaleratuko du bihar
2019/07/19
11:04
eta kitto!
‘Mise en abyme’ musika talde eibartarrak EPa argitaratuko du bihar plataforma digital guztietan eta baita formatu fisikoan ere (digipack). Taldeak lan honen singlea argitara eman du dagoeneko YouTuben, ‘Emergence’ izenekoa. Ander Zenitagoia, Aitor Suarez eta Jon Zubiaurrek osatzen duten hirukoteak metal progresibo doinuak lantzen ditu eta zeresana eman zuen joan den urteko ‘Villa de Bilbao’ lehiaketan.