“Misión imposible”, “Elemental” eta “Vacaciones de verano” Coliseo antzokiko karteldegian

“Misión imposible”, “Elemental” eta “Vacaciones de verano” Coliseo antzokiko karteldegian
2023/07/13 12:12
eta kitto!
Aurreko asteburuan ere karteldegian izan zen Santiago Seguraren “Vacaciones de verano” pelikularekin batera, oraingo honetan Christopher McQuarrieren “Misión imposible. Sentencia mortal, parte 1” akziozko filma eta Peter Shon-en “Elemental” animaziozkoa eskainiko dute Coliseo antzokian. “Vacaciones de verano” 1 Aretoan izango ditu bere proeikzioak eta “Misión imposible” eta “Elemental” filmeak 2 Aretoa eta Antzokia tartekatuko dute. Bestalde, “Misión imposible”-ren iraupen luzeak (bi ordu eta erditik gora) saio batzuk ordu erdi aurreratzea ekarriko du, modu horretan 17:00etakoa eta 19:45ekoa 16:30era eta 19:15era pasatzeko.