ZINEA | “Missing” eta “Momiak” asteburuko Colisoko zine-programazioan
2023/03/03
09:21
eta kitto!
Aurreko asteburuan ere eskaini ziren “Irati” eta “La novia de América” pelikulekin batera, aipatutako bi horiek osatuko dute asteburu honetako karteldegia.
Will Merrick eta Nicholas D. Johnsonen “Missing” 2 Aretoan eskainiko dute, Alfonso Albacetern “La novia de América” 1 Aretoan eta bi proiekziorekin bakarrik (zapatuan 22:30ean eta domekan 20:00etan).
Paul Urkijoren “Irati”, bestalde, 1 Aretoa eta Antzokia tartekatuko ditu; ez hori bakarrik, euskeraz, gazteleraz eta azpititulatutako bertsioan eskainiko baitute. Euskeraz zapatuan 17:00etan ikusi ahal izango da, gazteleraz egun bereko hurrengo saioan, 19:45ean, eta beste guztietan azpitituluekin (zapatuan 22:30ean, domekan 17:00etan eta 20:00etan, eta astelehenean 20:30ean).
Azkenik, umeentzako saioa oraingoan animaziozko J.J. Garcia Galocha “Galo”-ren “Momiak” beteko du, ohikoa denez, bihar eta etzi 17:00etan izango dituen emanaldiekin.