Mugi ezagutzera emateko bulego ibiltaria Untzagan

Mugi ezagutzera emateko bulego ibiltaria Untzagan
2013/03/11 00:00
eta kitto!

Aurreko asteaz geroztik indarrean dagoen Mugi, Gipuzkoako garraio publikorako tarifa-sistema bateratua ezagutzera ematen dihardute egunotan herririk herri doan bulego ibiltarian eta gaur Eibarren, Untzagan daude goizeko 10.00az geroztik (13.00ak arte). Arratsaldez 16.00etatik 18.00etara zabalduko dute bulegoa. Nahi duten herritarrek bertara jo dezakete zalantzak argitu eta informazio bila. Horrez gain, Mugi sistemari buruzko informazioa www.mugipuzkoa.com webgunean ere eskuratu daiteke eta bezeroei informazioa emateko telefonoa 943 000 117 da.