Mugikortasunari buruzko galdetegia betetzeko deia egin du Andretxeak
Eibarko Udala “Eibarko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana”prestatzen ari da, eta Andretxean Eibarko herritarren iritzia jasotzeko postontzietako bat ipinita dagoela ekarri dute gogora: “Funtsezkoa iruditzen zaigu emakume eibartarren iritzia plan horretan egotea, eta, beraz, galdetegi bat betetzera hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu. Ez duzue denbora askorik beharko”. Bestela ere, Internet bidez bete daiteke, esteka honetan
Andretxean bezala, herriko beste toki batzuetan ere ipini dituzxte buzoiak. Behin galdetegi guztiak jasota, bigarren fasea hasiko da. Horretarako, otsailaren 11n, 18:30ean, Errebal Plazan (A gelan) aurrez aurreko saio bat egingo da, herritar guztiei irekia. Tailer horretan, Eibarrek dituen mugikortasun-arazoak azaleratuko dira. Umezaintza-zerbitzua egongo da (4-10 urte bitarteko umeak)aurretik 688 73 61 36 telefonora deituta.