'Munduko emakumeen literatura-saioetan' izena emateko aurrematrikula epea ireki dute
Espainiar Estatuan X. mendearen hasieratik 1936ko Gerra Zibilera arte izandako emakume egile ezagunak berrirakurtzea eta egile ezezagunak deskubritzea du helburu ‘Munduko emakumeen literatura-saioak’.
Abangoardia literaturako Rosalia de Castro, Concepción Arenal eta Emilia Pardo Bazán idazleen idazkiak ezagutuko dira bertan, besteak beste. Garai hartako egileek Espainiako emakumeen egoera salatzen dute, eta hezkuntza, botoa zein dibortzioa aldarrikatzen dituzte. Testu horiek aztertu eta komentatuko dira saioetan, literatura-kritika feminista eginez.
Irailaren 23ra arte eman daiteke izena, Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen online inprimakia betez edo Andretxean bertan.
Beti bezala, literatura-kritika feminista erabiliko da testu bateratuak aztertzeko eta komentatzeko. Saioen inguruko informazioa Andretxearen 2025eko udazkeneko programazioaren liburuxkan kontsulta daiteke.