Muñoaren olerkien diskoa 5 eurotan salgai

Muñoaren olerkien diskoa 5 eurotan salgai
2013/01/23 00:00
eta kitto!

Ibon Muñoa presoak iaz argitara emandako Ametsen txokoan bizi naiz poema liburuko olerki batzuk musikatu eta bertsionatu dituzte Eibarko hainbat taldek, dagoeneko kalean dagoen diskoa grabatzeko: Eroa Nazan, Napoka Iria, Norman, Ekinocio, Josu Gil eta Mikel Arrieta musikariek hartu dute parte iazko udazkenean Legarreko lokaletan grabatu zen lanean eta, beraz, estilo ezberdinek bat egiten dute diskoan. CD-arekin batera abestien letrak eta Mikel Zarrabe presoaren koadroen irudiekin osatutako liburutxoa kaleratu dute. Diskoan dauden abestiak Askatu barrura, barrutik mundura (Mikel Arrieta), Mundu gaizto batean II (Norman), Mundu gaizto batean I (Eroa Nazan), Zalantza (Napoka Iria), Mundu gaizto batean VIII (Ekinocio) eta Mundu gaizto batean III (Mikel, Josu, Pulgi) dira eta eskualde osoan 5 eurotan salgai ipini dute, ohiko tokietan (Eibarren oraingoz Karrika eta Areto tabernetan eros daiteke).