Museoaren etorkizunaren inguruko gogoeta-prozesua abiatu du Udalak
2022/05/09
10:59
eta kitto!
Eibarko Udalak Armagintza Museoaren etorkizunaren inguruko gogoeta-prozesua hasi du, industria-ondareari balioa emateko asmoz. Udalaren berbetan, “Portaleko egungo espazioa ez da nahikoa herriaren ondare industrial eta historiko aberatsa gordetzeko eta balioan jartzeko”, eta oinarriak jarri nahi ditu museoak etorkizunean zer izan behar duen erabakitzeko.
Udalaren iritziz herriak ondare industrial garrantzitsua du eta “gaur egun ondare horren zati txiki bat baino ezin da erakutsi”. Beraz, euren ustez, “etorkizuneko museoaren oinarriak definitu eta finkatu beharko lirateke, museoa eskaparate bihurtuz herritarrak gure herriko industriaren historiara hurbiltzeko, eta egitasmo bideragarri bat garatuz, denboran iraungo duena eta, batez ere, ekonomikoki jasangarria izango dena”.
Hausnarketa-prozesuan herriaren museo-beharrak atzeman eta aztertuko dituzte, aztertu eta gainditu beharreko gabeziak eta mugak zerrendatuz. Horrela, lehentasunezko zereginetako bat museoaren kokagune berria izango litzateke. “Museoaren inguruan egindako azken azterketek argi eta garbi ondorioztatu dute Portaleko egungo espazioa ez dela nahikoa Eibarko ondare industrial eta historikoa gordetzeko, erakusteko eta balioan jartzeko”, dio Udalak.
Kokaleku berriaren harira, Jon Iraola alkateak honakoa adierazi zuen: “Orain dela gutxi El Corte Ingleseko zuzendaritzarekin bildu naiz, jakiteko zein den merkataritza-zentroak instalazio horietan museoa jartzeko duen jarrera Udalarekin batera lan egiteko. Oraingoz, lehen kontaktu bat baino ez da, eta aukera emango liguke planteamendu zehatzago eta errealistagoak egiteko”.