Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduera bereziak

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduera bereziak
2016/05/18 11:20
eta kitto!
Gaur Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, hori ospatzeko gaurtik domekara arte Eibarko Armagintzaren Museora sartzea doan izango da. Horrez gain, gaur Urkizu eskolako  5 urteko 40 ikasleren bisita jasoko dute Museoan. Eta domekan, 11:30ean "Orain dela 100 urteko Eibartik paseatuz" bisita gidatua eskainiko du Nerea Alustiza historialariak (gazteleraz). Izena emateko museoa@eibar.eus helbidera idatzi edo 943 708446 telefono zenbakira deitu daiteke (zapatura arte). Irteera Estaziñotik izango da (Dultzaineroaren estatuaren aldamenetik) eta bisitak ordu biko iraupena izango du.