Musika Banda Coliseo antzokira itzuliko da domekan

Musika Banda Coliseo antzokira itzuliko da domekan
2023/10/25 10:19
eta kitto!
Kaleko ikuskizunak atzean laga ondoren, Eibarko Musika Bandak Coliseo antzokian joko du domekan, hilaren 29an, 12:30ean, Andoni Vazquezen zuzendaritzapean.

Zuzendariak esan digunez, kontzertuaren errepertorioa era askotakoa izango da eta bost pieza joko dituzte guztira: Fiesta en la Caleta (J. Texidor), El Bateo (F. Chueca), Aires Vascos nº2 (J. Franco), El Carnaval de los Animales (C. Saint-Saëns) eta Balkanska Zabava (A. Vazquez).

Sarrerak (doan) Coliseoko leihatilan edo Interneten (Kutxabank bitartez) eskuratu daitezke.

musika banda kontzertua