Musika Bandak asteburu betea izango du Santa Zezilia ospatzeko

Musika Bandak asteburu betea izango du Santa Zezilia ospatzeko
2023/11/21 10:56
eta kitto!
Santa Zezilia eguna ospatuko dugu asteburu honetan eta, ohikoa denez, Eibarko Musika Bandak herria girotuko du. Hasteko, hilaren 25etik 26rako gauean, 00:00etan hasita, serenata eskainiko dute herriko kaleetan zehar. Aurten, berritasun moduan, kantu papera jarri dute herritarren eskura, kalejira egiten duten bitartean abestu dezaten.

Hilaren 26an, bestalde, Santa Zeziliako kontzertua eskainiko dute, 12:30ean, Coliseo antzokian. Aurten, pelikula ezagunen soinu-bandak joko dituzte: The Godfather, Quo Vadis, Midnight Cowboy, Silverado eta Charles Chaplin. “Erronka handia da bandarentzat. Kalitate handiko moldaketa eta errepertorioa eskainiko ditugu2, esan digu Andoni Vazque Eibarko Musika Bandaren zuzendariak.

Sarrerak Kutxabank bitartez lortu daitezke dagoeneko.

santa zezilia kontzertua Microsoft Word - SERENATA KARTELA.docx