Eibarko Cielito Musika Bandak denboraldia agurtuko du gaur gaueko kontzertuarekin

Eibarko Cielito Musika Bandak denboraldia agurtuko du gaur gaueko kontzertuarekin
2018/07/13 11:49
eta kitto!
Eibarko Cielito Musika Bandak gaur gauean, 23:00etan kontzertua emango du, Toribio Etxebarria kalean (euria egingo balu, kontzertua arkupeetan izango da). Carlos Sánchez-Barbak zuzenduko duen emanaldian honako piezak interpretatuko dituzte: “Arraunlariak” (pasodoblea, M. Amenabar), “Fiesta Rusa” (kantua, J. Frigola), “La Gran Vía” (aukeraketa, Chueca y Valverde), “The Blues Factory” (Bleker’s Blues, J. De Haan) eta “Deep Purple Medley” (aukeraketa, T. Sahashiren moldaketa). Gaurkoa denboraldiko azken kontzertua izango da. Hurrengoa udako oporrak eta gero, irailak 14an izango da eta hori ere gauez eta Toribio Etxebaria kalean egingo dute. Coliseo antzokiko ohiko emanaldiak, berriz, irailaren 30ean hasiko dituzte.

egitaraua