Musika Bandak denboraldiko lehen kontzertua emango du barixakuan

Musika Bandak denboraldiko lehen kontzertua emango du barixakuan
2023/09/19 10:17
eta kitto!
Oporrak amaitu ondoren, Eibarko Musika Banda barixakuan itzuliko da eszenatokietara. Hain zuzen ere, kalera, Toribio Etxebarrian eskainiko baitute ikuskizuna (euria eginez gero, Errebalen egingo dute).

Andoni Vazquezek zuzentzen duen bandaren kontzertua 20:00etan hasiko da eta, zuzendariaren arabera, “kontzertuaren bereizgarritasuna da abestien moldaketak Japoniako moldatzaileek egin dutela. Arraroa dela iruditu dezake, baina guretzat ohikoa da japoniarren moldaketak jotzea eta oso ikusgarriak izaten dira”.

Zuzendariaren berbetan abestiak oso ezagunak dira eta hurrengo irudian ikusi daiteke programazioa.

musika banda kontzertua