Musika Bandak Gabonetako Kontzertua eskainiko du domekan

Musika Bandak Gabonetako Kontzertua eskainiko du domekan
2023/12/11 16:23
eta kitto!
Gabonak ate joka ditugun honetan, Eibarko Musika Bandak sasoi berezi horretarako prestaturiko kontzertua eskainiko du domekan, 12:30ean, Coliseo antzokian. Bandak sei abesti joko ditu Gabonei ongi etorririk beroena emateko.

Hau izango da errepertorioa:

. ‘Tritsch Tratsch Polka’, J. Strauss

. ‘Danubio Urdina’, J. Strauss

. ‘Jamalajam’, J. Ferrandiz

. ‘Jazzy Christmas’, J. Vinson

. ‘Christmas on Broadway’, J. Higgins

. ‘Hator-hator’, T. Aragues

Teatro COLISEO Antzokia 12:30 17/12/23