Musika Bandak Jazinto Olabe plazan eskainiko du kontzertua domekan

Musika Bandak Jazinto Olabe plazan eskainiko du kontzertua domekan
2023/10/03 10:25
eta kitto!
Eibarko Musika Bandak bere musika herriaren erdigunetik atera eta auzoetan eskaintzeko apostua egin du aurten. Lehenengo saiakera euriak zapuztu zuen Dia das Letras Galegas jaietan, baina domeka honetan egingo dute bigarren saiakera, oraingo honetan Jazinto Olabe plazan, Ipurua auzoan (euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan joko lukete).

Kontzertua 12:30ean hasiko da eta ‘Ajolabaïko’ (J. Ortega ‘Canario’), ‘La isla de las perlas’ (P. Sorozabal), ‘Una noche en Granada’ (E. Cebrian) eta ‘Frenesi’ (A. Dominguez) piezak joko dituzte.

musika banda jazinto olabe