Musika Bandak pieza klasikoak eskainiko ditu domekan Coliseo antzokian

Coliseoko denboraldiko azken-aurreko kontzertua izango da asteburukoa
Musika Bandak pieza klasikoak eskainiko ditu domekan Coliseo antzokian
2025/03/26 18:28
eta kitto!

Eibarko Musika Banda Coliseo antzokian eskaintzen dituen kontzertuen denboraldiaren amaierara iristen ari da. Domekan sasoi horretako azken-aurreko ikuskizuna eskainiko du 12:30etik aurrera eta, azken kontzertua eman ondoren, hurrengo emanaldiak kalean emango dituzte eguraldiak laguntzen badu.

Domekako kontzertuan pieza klasikoak joko dituztela aurreratu digu Andoni Vazquez zuzendariak. Horrela, hau izango da errepertorioa:

  • Lekunberri (José Franco)
  • Aires Vascos nº1 (José Franco)
  • En un mercado persa (A. W. Ketelbey)
  • Armenian Rhapsody (Johnnie Vinson)
  • Una noche en Granada (Emilio Cebrián Ruiz)

Sarrera doakoa izango da, baina Kutxabank bitartez edo Coliseoko leihatilan eskuratu ahal izango dira.