Musika Bandak rock kontzertua eskainiko du barixaku arratsaldean

Toribio Etxebarria kalean egingo da, baina euria egingo balu, udaletxearen arkupeetan
Musika Bandak rock kontzertua eskainiko du barixaku arratsaldean
2024/05/29 10:10
eta kitto!

Kaleko kontzertuekin jarraitzen du Eibarko Musika Bandak eta rock abestien moldaketekin datoz orain. Izan ere, Led Zeppellin, Sting, Aretha Franklin eta Guns N’Roses bezalako taldeen bertsioak eskainiko dituzte barixakuan, 20:00etan, Toribio Etxebarria kalean (Kutxabank inguruan). Dena dela, baliteke euria egitea eta, horrela izango balitz, udaletxeko arkupeetan egingo lukete.

Andoni Vazquez Santos bandako zuzendariaren berbetan, “honekin kontzertu normalei amaiera ematen diegu, eta hurrengoak kontzertu potente eta bereziak izango dira, Sanjuanetako kutsuarekin”.