Musika Bandak Santa Zezilia Serenata eskainiko du bihar gauez

Musika Bandak Santa Zezilia Serenata eskainiko du bihar gauez
2023/11/24 eta kitto!
Zapatu gauean, 00:00etatik aurrera, gure herriko Musika Bandak ohiko serenata eskainiko du, Untzagatik abiatuta Eibartik egingo duen kalejiran. Horretarako prestatutako hainbat abesti interpretatuko dituzte gauean zehar: “Arragueta kalian”, “El abanico”, “En mi viejo Sanjuan”, “La bella Lola”, “La paloma” eta “Yo te diré”, tartean daudela. Okasiorako atera duten folletoa hainbat establezimenduetan aurki daiteke.

Microsoft Word - SERENATA KARTELA.docx