Musika Bandak Udaberriko Kontzertua eskainiko du domekan

Oraingo honetan Astelena frontoian arituko da Eibarko Banda
Musika Bandak Udaberriko Kontzertua eskainiko du domekan
2024/02/13 16:41
...eta kitto!

Domekan, 12:30ean, XV. Udaberriko Kontzertua eskainiko du Eibarko Musika Bandak. Oraingo honetan Astelena frontoian arituko dira musikariak, ohikoa den bezala Coliseo antzokian egin beharrean.

 

Eibarko musikariek ‘txirrindulari musika’ eskainiko dute eta honakoa izango da programa:

  • Aguero, pasodoble. J. Franco
  • La del manojo de rosas, P. Sorozabal
  • Vizcaytik Bizkaira, R. M. Azkue
  • Os passaros do Brasil, deskriptiboa, K. Vlak
  • Mary Poppins, selección, R. Sherman

 

Kontzertuarekin amaitzeko, eta Eibarko Txirrindulari Elkartearekin elkarlanean egindako saioa izanik, elkartearen ereserkia joko dute.

 

Sarrerak esteka honetan eskuratu daitezke.