Musika Latindarren II. Jaialdia hartuko du Coliseoak barixakuan
2013/01/31
00:00
eta kitto!
Bihar barixakua (otsailak 1) 20.30etan hasiko da Coliseoan Musika Latindarren II. Jaialdia (sarrerak 5 eurotan bertan salgai ordubete aurretik). Ana Caballero musika irakasleak zuzenduko duen jaialdian, iaz egindakoaren bidetik, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleek, beste hainbat musikarik lagunduta jardungo dute: Iosu Zulaika, Miren Basterretxea eta Ainhoa Larrauri gitarrajoleei ahotsarekin laguntzen Mikel Urkola, Nathali eta Sebastián izango dira, Miren Truebak eta Marta Zubiaurrek biolinarekin jardungo dute, Andoni Mutilbak bajoa joko du eta perkusioan, berriz, Jesús Bastida izango da. Hauei Musika Eskolako Mariatxiaren aktuazioa eta Beatriz García eta Josetxo Gutierrez Berraondoren ahotsak gehitu behar zaizkie.