Musikarekin lagundutako bertsoak eskainiko dituzte gaur gauean
2019/09/27
09:17
eta kitto!
Zazpigarrenez antolatu dute bertso-musikatu saioa Hankamotxak bertso eskolakoek, Udalaren laguntzarekin. Gaur 22:00etatik aurrera Beñat Gaztelumendi, Miren Artetxe, Manu Goiogana eta Jokin Bergara arituko dira bertso kantari Txaltxa Zelaiko auditorioan (euria egingo balu, Portaleko areto nagusian) eta Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musikariak arduratuko dira bertso horiek musikatzeaz. Aurkezle eta gai-jartzaile lanak, berriz, Maite Berriozabalek egingo ditu.