Nagusientzat zerbitzua eskaintzen dutenentzat bilera deitu dute eguaztenerako
2016/02/26
13:52
eta kitto!
Udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegu eta Berrikuntza sailak antolatuta, adinekoentzat zerbitzua ematen duten Eibarko enpresen eskaintza ezagutzera emateko azoka egingo da apirilean (16an eta 17an). Hala adierazi dute Alberto Albistegi zinegotziak eta Pilar Pujana teknikariak gaur goizean egin den prentsaurrekoan: "Pertsona nagusientzat produktu eta zerbitzuak dauzkaten herriko enpresek izango dute azokan parte hartzeko aukera. Interesa dutenentzat bilera antolatu dugu, martxoaren 2an 13:15ean Portalean (3. pisuan), azokari buruzko azalpenak eta parte-hartzearen inguruko argibideak emateko, horregatik nagusientzat zerbait eskaintzen dutenei bilerara joateko gonbidapena luzatu nahi diegu".
Azokan parte hartu nahi dutenentzat izen-emateko epea martxoaren 7an zabaldu eta 17an itxiko da eta eskaerak Pegoran tramitatuko dituzte. Izen-ematea dohainik izango da. Bestalde, norbait ezin bada datorren asteko bilerara joan, baina azokan parte hartzeko interesa badu, Garapen Ekonomikoa, Enplegu eta Berrikuntzarekin kontaktuan ipini eta han emango dizkiote azalpen guztiak.
Antolatzaileek herriko gremio eta enpresak azokan parte hartzera animatu nahi ditu: "Eibarren lau biztanletik bat zaharra da, kolektibo horren garrantzia geroz eta handiagoa da eta, horrekin batera, ekonomian izan dezaketen eraginak ere gora egiten dihardu etenbarik".