Naiara Uriarte bazkideak irabazi du ...eta kitto! Euskara Elkarteak zozketatutako azken oparia
Naiara Uriarte ...eta kitto! Euskara Elkarteko bazkideak irabazi du bazkiden artean zozketatutako azken oparia: bi lagunentzako opari-bonua Zumaiako Hotel Talasoterapia Zelain.
Guztira sei opari zozketatu ditu elkarteak azken hilabeteetan bazkide guztien artean. Kristina Telleriak bi lagunentzako bazkaria irabazi zuen Txurruka jatetxean. Koro Irazuk roomba aspiradora eskuratu zuen eta Iker Aguilarrek sasoian sasoiko produktuz betetako otarra. Belaustegi jatetxean bi lagunentzako bazkaria Ixidro Gabirondorentzat izan zen. Eta, azkenik, Joseba Barrutiak Eibar FTren partidua ikusteko bi sarrera irabazi zituen.
Zarelako Gara bazkide kanpaina
Bazkideak dira ...eta kitto!-ren aktiborik handiena eta, azken hilabeteetako zozketen bidez, eskerrak eman eta aitortza eskaini nahi izan die emandako babesarengatik. Otsailaren 20an Zarelako Gara gizarteratze kanpaina abiatu zuen ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Elkartearekin bat egiteko gonbita luzatu nahi dizuegu eibartar guztiei, gure herrian euskara eta euskal kultura sustatu eta zaintzearekin konprometitutako elkarte honetan parte har dezazuen.
Bazkide-kuota urtean behin ordaintzen da. 5 eurokoa da 16 urtetik beherakoentzat; 20 eurokoa langabetu, ikasle eta jubilatuentzat; eta 50 eurokoa lanean ari direnentzat. Gurekin harremanetan jartzeko 943200918 telefonora deitu dezakezue, elkartea@etakitto.eus helbidera idatzi edo www.etakitto.eus webgunea erabili.