"Naturalizatu egin dugu hezkuntzan etengabe berritu egin behar dela, eta ez da egia"
Iñigo Martinez Peñak eta Tere Maldonado Barahonak "Berrikuntza pedagogikoari buruzko hausnarketa kritikoa" ikastaroa antolatu dute UEUen EIbarko egoitzan.
2025/07/01
17:46
eta kitto!
Atzotik eta uztailaren 3ra "Berrikuntza pedagogikoari buruzko hausnarketa kritikoa" jardunaldia egiten ari dira UEUk Eibarren daukan egoitzan, Markeskua jauregian hain zuzen. Tere Maldonado Barahona (Bilbo, 1966) eta Iñigo Martinez Peña (Gasteiz, 1975) dira antolatzaileak eta elkarrizketatu egin dituzte jardunaldiaren inguruan hitz egiteko. Maldonado Filosofian lizentziaduna da (EHU), Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu zuen laikotasunari buruzko lan batekin (UNED, 2008) eta Filosofiako irakaslea da UHEIn. Martinez Filosofian lizentziaduna da (EHU) eta Batxilergoko Filosofia eta Psikologiako irakaslea da Loiuko Lauro ikastolan.
Elkarrizketa HEMEN irakur daiteke