Nazioarteko bluesik onena Soraluzen

Nazioarteko bluesik onena Soraluzen
2021/11/16 17:17
eta kitto!
Azaroaren 19tik 28ra bitartean egingo da aurtengo Blues Hotsak jaialdia Soraluzen. AEBtako, Britainia Handiko, Espainiako, Kataluniako eta Euskal Herriko musikariek joko dute. Oharra: ...eta kitto!-k kontzertu bakoitzerako bina sarrera zozkatzen ditu HEMEN.

Blues Hotsak jaialdiaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta Errabal kultura elkarteko Ubane Uzin antolatzailearen esanetan, "blues jaialdia kontsolidatu egin da eta penintsulako blues jaialdi nagusien agendan sartzea lortu dugu. Horri esker, orain atzerritik biran datozen musikariak eurak dira etorri nahi dutenak".

Blues_hotsak_iragarkia_2_tokikom_700x700

 

Musikari handiak

Watermelon Slim da jaialdiko izen handi horietako bat. “Ibilbide luzeko musikaria da, oso edadetua. Vietnamgo gerran ibilia, gerraren aurkako beteranoen kide ere izan zen eta bere bizitza artistikoan blues munduko musikaririk handienekin jo du”.

Ondoren datozen beste lau taldeak ere ez dira nolanahikoak: Izo Fitzroy emakume ingeles ileoria "indar handikoa"; Koko Yein, bere azken diskoa aurkezteko biran dabil; Eunice, Nina Simoneri eskainitako emanaldia da, Errabal elkartearen enkarguz ondua; eta Niko Etxart, “euskal eszenako izen handia, euskarari presentzia ematen diona". Hala, maila artistikoarekin batera, genero aldetik lortu den “oreka polita” ere azpimarratu nahi izan du Ubanek, nabarmenduz taldeburuetako hiru emakumezkoak eta beste bi gizonezkoak izango direla.

Bestalde, aipagarria da aurten ere herriko musika taldeek izango dutela jotzeko aukera, Soraluzeko Musika Eskolarekin batera antolatu den emanaldian.

20201213 Koko Tonics EstudioDSC_6667CDesiEstevez-2 WatermelonSlimArgazkia Niko telecaster ok Zedrik Artea 2017_DSC2830 2 Mayka Edjole.jpg IZO_FITZROY_21-1 EUNICEFoto

 

Erakusketa eta filma

Kontzertuez gain, beste diziplina batzuk ere izango dira jaialdian. Batetik, Bluesaren zuzeneko mundua izeneko erakusketa izango da ikusgai, Alex Rodriguezen argazkiekin osatua. Bestetik, Janis Joplinen bizitzari buruzko Little girl blue filma proiektatuko da jaialdiak iraungo duen egunetan.

AlexRodriguezCruzFotoJanisKartela

 

Sarrerak salgai

Kontzertuetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Soraluzeko Iratxo gozo-dendan, 10 euroko prezioan. ...eta kitto!-k kontzertu bakoitzerako bina sarrera zokatzen ditu HEMEN.