Neguko Aukeren Azoka inauguratu dute gaur goizean udal agintariek eta merkatarien ordezkariek

Neguko merkealdien amaiera gisa egiten den azoka edo Factoring-ak Eibarko 26 establezimenduren parte-hartzea dauka eta barixakura arte egongo da martxan, 10:00etatik 20:00etara, Errebal Plazan
Neguko Aukeren Azoka inauguratu dute gaur goizean udal agintariek eta merkatarien ordezkariek
2024/02/28 11:46
eta kitto!

Gaur goizean inauguratu dute Neguko Aukeren Azoka Errebal Plazan udaleko eta herriko merkatarien ordezkariek. Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) Udalarekin elkarlanean antolatutako neguko merkealdi azoka barixakura arte egongo da martxan, eta hiru egunetan 10:00etatik 20:00etara zabalduko dute. Edizio honetan 26 establezimenduk hartuko dute parte: 17 dendarik Errebal Plazan ipini dute salmenta-postua (Bambi, Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Gigil Design, Gratzina, Guby Chicos, Helmet House, Hop Skate Shop, Ikusi, Kopiña, Ludoteka Zorionak, Pissa, Lulu, No Comment, Otaola Deskantsu Denda eta Txukuna), eta beste bederatzi merkatariek (El Vestidor, Farmalur, Askasibar, Moapics, Los Chicos, Confecciones y Hogar Vieco, Federopticos Igmar, Oskarbi eta Ttiki) dendan bertan egingo dituzte eskaintza bereziak.

Bestalde, merkealdien amaiera gisa antolatzen den azoka edo factoring-ean parte hartzen duten establezimenduetan erosketak egitean, anbulatorioko parkean dagoen karruselerako bonuak emango dira, bidaia bakoitzeko %50eko deskontua aplikatzeko. Eta aurten, berrikuntza modura eta ekitaldia agurtzeko, barixakuan 18:00etatik 20:00etara, Trinkete tabernak zerbitzatutako pintxo-potea egingo da Errebalen bertan, Sofia eta Ander talde akustikoaren zuzeneko musikarekin lagunduta.