Neguko Aukeren Azoka zabalduko dute bihar goizean Errebal Plazan

Eibar Merkataritza Gune Irekiak Udalarekin elkarlanean antolatutako azoka barixakura arte egongo da zabalik, hiru egunetan 10:00etatik 20:00etara
Neguko Aukeren Azoka zabalduko dute bihar goizean Errebal Plazan
2024/02/27 10:34
eta kitto!

Bihar goizean, 09:45ean inauguratuko dute Errebal Plazan Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) Udalarekin elkarlanean antolatutako neguko merkealdi azoka. Hiru egunetan, eguaztenetik barixakura bitartean egingo da, 26 establezimenduren parte- hartzearekin: 17 dendarik Errebal Plazan ipiniko dute salmenta-postua (Bambi, Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Gigil Design, Gratzina, Guby Chicos, Helmet House, Hop Skate Shop, Ikusi, Kopiña, Ludoteka Zorionak, Pissa, Lulu, No Comment, Otaola Deskantsu Denda eta Txukuna), eta beste bederatzi merkatariek (El Vestidor, Farmalur, Askasibar, Moapics, Los Chicos, Confecciones y Hogar Vieco, Federopticos Igmar, Oskarbi eta Ttiki) dendan bertan egingo dituzte eskaintza bereziak. Hiru egunetan 10:00etatik 20:00etara zabalduko dute. Era berean, factoring-ean parte hartzen duten establezimenduetan erosketak egitean, anbulatorioko parkean dagoen karruselerako bonuak emango dira, bidaia bakoitzeko %50eko deskontua aplikatzeko.

Pintxo-potea eta zuzeneko musika

Aurten, berrikuntza modura, barixakuan 18:00etatik 20:00etara, Trinkete tabernak zerbitzatutako pintxo-potea egingo da Errebalen bertan, Sofia eta Ander talde akustikoaren zuzeneko musikarekin girotua.