Neguko Aukeren Azoka zabalduko dute bihar goizean Errebal Plazan
Oraingo honetan 26 establezimenduk hartuko dute parte Eibarko Neguko Aukeren Azoka: 18 Errebal Plazan egongo dira eta besteak beraien saltokietatik arituko dira. Hauek dira aurten Errebal Plazan standa ipiniko duten Eibarko dendak: Atelier 11, Bambi, Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Gigil Design, Gratzina, Guby Chicos, Helmet House, Ikusi, Kopiña, Ludoteka Zorionak, Pissa, Lulu, No Comment, Otaola Deskantsu Denda, Ttiki eta Txukuna. Eta beraien saltokietatik azokan parte hartuko dute Askasibar, Beittu, Cedry, Confecciones y Hogar Vieco, Corral, Farmalur Berria, Federopticos Igmar, Los Chicos, Moapics eta Oskarbi dendek.
Martitzen, eguazten eta eguenean egongo da zabalik factoring-a, 10:00etatik 20:00etara. Era berean, ekimenarekin bat egin duten dendetan zerbait erostean, anbulatorio parean dagoen karruselerako bonoak oparituko dituzte (bidaiarengatik euro bat ordaintzeko). Eta, azokaren amaiera gisa, barixakuan Baratzek zerbitzatutako pintxo-pote berezia egingo da, DJ Arnoren musikarekin girotuta, 18:00etatik 20:00etara, Errebal Plazan.
Beti bezala, ...eta kitto! Euskara Elkartea azokan egongo da hiru egunetan, 10:00etatik 12:30era, Euskeraz Primeran! kanpainako stand batekin, erosketen testuinguruan euskararen erabilera sustatzeko. Mahaira gerturatzen direnak dadoa botako dute eta, irtetzen den zenbakiaren arabera, horma-irudi baten zati bat margotuko dute. Guztiz margotuta dagoenean, euskararen aldeko mezua agertuko da. Parte hartzen duten guztiei poltsa bana oparituko zaie eta, gainera, EMGIk emandako 100 euroko erosketa-txartela irabazi ahalko dute, zozketan.