Neinor Homes-ek babestuko du Eibarko Txirrindulari Klubaren izeneko Sari Nagusiaren laugarren edizioa
2021/06/11
11:40
eta kitto!
El Casco enpresa zegoen orubean eraikiko diren etxebizitzen promotoreak Eibarko Txirrindulari Elkartearen izena daraman probaren laugarren edizioko babesle izango da. Hori dela-eta, irailaren 12an jokatuko den lasterketak Eibarko Txirrindulari Elkartea - Neinor Homes Saria izena izango du eta gure herriko txirrindulari klubak antolatutako proben arteko azkena izango da 2021eko egitarauan. Kadeteen mailako lasterketa hori hasieran maiatzaren 23rako iragarrita bazegoen ere, data hori aldatu eta irailera pasatu dute lasterketa.
Txirrindularien proben egutegia amaituta ere, Eibarko Txirrindulari Elkarteak beste bi ekitaldiri egingo dio aurre urtea amaitu baino lehen: urriaren 3an egingo den Txirrindulariaren Eguna eta, San Andres jaien bezperetan, azaroaren 27an izango den Txistorra Eguna. Sustapenaren aurkezpenean Angel Lopez Eibarko Txirrindulari Elkarteko presidentea eta Eva Ortega Neinor Homes-en izenean izan ziren.