Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak egingo dituzte hilaren 23an
Debemen Debabarreneko landa garapen elkarteak jakitera eman du hilaren 23an, 09.00etatik aurrera, egingo direla nekazaritzako ibilgailuen azterketak Azitaingo poligonoan, Greyhound-en instalazioetan. Izan ere, bertaratu egingo da Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra, eta kontuan izan behar da bakar-bakarrik egun eta toki horretan egongo dela, eta gehiagotan ez.
Zortzi urtetik 16 urtera bitarteko traktoreek (bi urtetik behin) eta 16 urtetik gorakoek (urtero) pasa behar dute IAT. Dena dela, zalantzarik izanez gero, 93 769 753 telefono zenbakira deitu daiteke, itv.bergara@itasua.com helbidera idatzi edota www.itasua.com web orrira jo daiteke.
Debabarreneko beste herrietan
Eskualdeko beste herrietan egun hauetan eskainiko dute zerbitzua: Mendaron, hilaren 23an, 12:00etan, Li-Li parean; Soraluzen, egun berean, 13:30ean, Esozian; Elgoibarren, 25ean, 09:00etan, Mintxetako aparkalekuan; Elgetan, egun berean, 13:30ean, Pagatza industrialdean; eta Mutrikun, maiatzaren 6an, 09:00etan, Mijoa industrialdean.