Neledantzak Gau Beltza ospatzeko dantza egingo du barixakuan

Neledantzak Gau Beltza ospatzeko dantza egingo du barixakuan
2023/10/25 12:04
eta kitto!
Neledantza dantza eskolak Gau Beltza ospatuko du barixakuan, 19:00etan, Errebal Plazan. “Antzina Euskal Herrian ospatzen zen moduan ospatuko dugu, Halloween hona iritsi baino lehen egiten zen bezala”, esan digu Nerea Lodosa Neledantzako zuzendariak. “Edozein arrazoi da ona dantza egiteko eta hau oso dibertigarria izango da”, zuzendariaren berbetan.

Dantza eskolako kide guztiek hartuko dute parte ekimenean, beraz, adin guztietako (5 urtetik 60tik gorakoetara) ehun lagunetik gora ibiliko dira dantzan. Guztira 14 pieza (13 koreografia eta agurra) dantzatuko dituzte eta ikuskizunak ordu bateko iraupena izango du. Nerea Lodosak zuzendu du ikuskizuna, eta Jakobe, Ariana Mancheras, Miren Ferrero eta Jule Gisasola izan dira dantza-irakasleak.

neledantza gau beltza