Nepali buruzko bideo-foruma gaur arratsaldean Portalean
2014/11/03
00:00
eta kitto!
Aurten ere Munduko Paisaiak programari jarraituko diote Juan San Martin liburutegian eta azaroan Nepal izango da egiten diren jardueren ardatza. Eibarko nepaldar taldearekin elkarlanean eta Liburutegiak Topaleku izenekoaren barruan Nepal ezagutzera emateko gida bibliografikoa eta interesgunea prestatu dituzte. Gaur (astelehena, hilak 3) 18.30etan Iciar Bollainen Katmandu: un espejo en el cielo-ren inguruko bideo-foruma egingo da Portalean. Eta azaroaren 10erako Nepalgo sukaldaritza tailerra antolatu dute (izena eman behar da aurretik, liburutegian). Hilaren 17an "Conociendo Nepal" hitzaldia hartuko du liburutegiak (18.30etan) eta 28an, Maite Franko ipuin kontalariak "Nepalgo ipuinak" kontatuko ditu (18.00etan umen liburutegian).