Nerea Gorritik singlea eta bideoklipa kaleratuko ditu barixakuan

Nerea Gorritik singlea eta bideoklipa kaleratuko ditu barixakuan
2023/10/16 10:34
eta kitto!
Nerea Gorriti aktore eta abeslariak hirugarren singlea kaleratuko du barixakuan, hilaren 20an. ‘Farewell’ da abestiaren izenburua eta YouTube eta Spotify plataformetan egongo da ikusgai eta entzungai.

Artista eibartarrak ‘Sunday Morning’ eta ‘Paradox Paradise’ abestiak kaleratu ditu aurretik, eta orduan gertatu bezala, Iker Lauroba, Hilario Rodeiro eta Iñaki Salvador musikariak izan ditu lagun abestia interpretatzeko orduan. Bideoklipa Aitor Mendilibarrek zuzendu du, eta bi eibartar ere izan ditu bidelagun: Amaia Galparsoro bideoaren ekoizpen lanetan ibili da eta Julia Gaugerrek egin du kartela.