Nerea Gorritiren single berria entzungai dago, Farewell

Nerea Gorritiren single berria entzungai dago, Farewell
2023/10/20 10:56
eta kitto!
Farewell izeneko abestia kaleratu du gaur Nerea Gorriti aktore eta musikari eibartarrak. Gainera, Aitor Mendilibarrek zuzendutako eta Amaia Galparsoro eibartarrak ekoiztutako bideoklipa kaleratu du, eta beste eibartar bat arduratu da diseinu grafikoaz: Julia Gauger.

Arlo musikalari dagokionez, Iñaki Salvador ibili da pianoan eta Hammond organoan, Iker Lauroba baxuan eta gitarran, eta Hilario Rodeiro baterian.