“Nevenka” drama antzeztuko dute astelehenean Antzerki Jardunaldien barruan
Gaur egun, oraindik ere, “Nevenka” ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat
2024/03/15
17:58
eta kitto!
Granadako Histrión Teatroak Maria Goiricelayaren “Nevenka” eskainiko du astelehean Coliseon ohiko ordutegian, hau da, 19:00etan hasita. Ordu eta erdiko iraupena izango duen lanean Gema Matarranz, Ales Furundarena eta Marta Megias izango dira antzezleak.
Taldearen ibilbide artistikoak bi euskarri nagusi ditu, testua eta interpretazioa. Oraingoan 2001ean gertatutakoa dakarkigu: Espainiako historian lehenengoz emakume batek politikari bati irabazi zionean jazarpen sexuala egotzita egin zioten epaiketa.
Lehenengo MeToo kasua izan zen estatuan eta, auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Gaur egun, oraindik ere, “Nevenka” ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat.