Nevenka Fernandezen kasua ezagutzeko bideo-forum saioa egingo da gaur Andretxean

Nevenka Fernandezen kasua ezagutzeko bideo-forum saioa egingo da gaur Andretxean
2026/03/24 13:08
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Martxoak 8ko Lantaldeak antolatuta, “Emakumeek historia egiten” izeneko saioa egingo da gaur, martxoaren 24an, 17:00etatik 19:00etara, Andretxean. Saioan “Nevenka” dokumentala proiektatuko da, eta ondoren solasaldia egingo da Pagatxa Emakumeen Ekartea eta Patricia Perez Cotorekin.

Dokumentalak Nevenka Fernandez Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotziaren kasua azaltzen du. 2001ean, Fernandez-ek Ismael Alvarez alkatearen aurka jarritako sexu- eta lan-jazarpenaren salaketa aitzindaria izan zen Espainian: lehen aldiz politikari bat epaiketara eraman zuten halako delituengatik. Kasu honek gizartean eragin handia izan zuen, eta ordutik “Soy Nevenka” bezalako kultura-lanen bidez berreskuratu da haren historia.