‘Ni Singular Naiz’ kanpaina egingo da astebetez herriko 13 dendatan
2019/11/07
18:06
eta kitto!
Ana Aramberri Gipuzkoako Merkataritza Federazioko Eibarko Bulegoko zuzendariak, Alberto Albistegui Eibarko Udaleko Garapen Ekonomikoko zinegotziak, Ana Ramos EITBko kirol saileko kazetari eibartarrak, Zaloa Urain Kokein musika-taldeko abeslari eibartarrak eta Eibar FTko Mar Torras eta Carla Morera jokalariek bihar hasi eta astebetez martxan egongo den ‘Ni Singular Naiz’ kanpaina aurkeztu dute gaur goizean. ‘Singular dendak’ egitasmoaren barruan kokatzen den kanpaina da eta herriko 13 dendak hartuko dute parte: Atelier 11, Burbujas y mas, Otegi harategia, Casamania, Corral, Guby Zuloagas, Helmet House Concept Store, Irritsa, Salaberria bitxi-denda, Khloe, Klaus, Muma eta Xare.
‘Ni Singular Naiz’ kanpainarekin establezimendu bakoitzak identifikatzen duen produktu edo zerbitzu hori aukeratuko du (komertzioak transmititzen dituen balioak batzen dituena) eta dendako toki batean egongo da ikusgai, kanpainaren beste elementu batzuekin batera (argi-kutxa bat, ‘Ni Singular Naiz’ poltsa bat, eta orain arte ‘Singular Dendak’ izendapena jaso duten eskualdeko establezimenduen gida-liburua). Gainera, dendek aukeratzen duten produktuekin lehiaketa egingo da egunero Onda Vascako ‘Gipuzkoako Kale Nagusia’ saioan. Itziar Alduntzin aurkezleak dendekin lotutako galderak egingo ditu eta zozketa egingo da erantzun zuzena ematen duten entzuleen artean. Horrez gain, ‘Ni Singular Naiz’ goiburua duten poltsak eskuratu ahal izango dira sare sozialetan.