“No hables con extraños” eta “La virgen roja” Coliseoko zine-karteldegian
“Koati” eta “Isla perdida (Haunded heart)” pelikulak ere ikusgai egongo dira
2024/09/27
12:36
eta kitto!
Paula Ortizek zuzendutako “La virgen roja” eta James Watkins-en “No hables con extraños” izango dira asteburu honetako beritasunak Coliseoko zine-karteldegian. Eurekin batera, familiarekin ikusteko animaziozko pelikula ere izango da: Rodrigo Perez Castroren “Koati”. Astebururako laugarren filma Fernando Truebaren “Isla perdida (Haunded heart)” izango da, aurreko asteburutik Coliseon dagoena. Azken film horrek 1 Aretoa hartuko du, “No hables con extraños” 2 Aretoan proiektatuko dute, eta “La virgen roja” Antzokian, “Koati” bezala. Zapatu arratsaldean antzokiak beste ekitaldi bat hartu beharko duenez, bakarrik azken saioko emanaldiak izango dira ikusgai, hau da, gaueko 22:30ean hasten direnak.