“Obsession” asteburuko zine karteldegian

"Los últimos días de Maria Antonieta" eta "Minions&Monsters" ere izango dira ikusgai Coliseoan.
“Obsession” asteburuko zine karteldegian
2026/07/03 10:14
eta kitto!

Hiru film izango dira ikusgai asteburu honetan Eibarko Coliseoan. Uztailaren 3tik 6ra bitartean, "Obsession" izango da karteldegiko nobedade nagusia, eta harekin batera "Los últimos días de Maria Antonieta" eta "Minions&Monsters" ere proiektatuko dituzte.

"Obsession" Curry Barkerrek zuzendutako thrillerra da. Naturaz gaindiko ukituak dituen istorioak Michael Johnston, Inde Navarrete eta Cooper Tomlinson ditu protagonista. Filma 1. aretoan eskainiko dute ostiralean (uztailak 3) 20:00etan; larunbatean (uztailak 4) 17:00etan eta 19:45ean; igandean (uztailak 5) 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean (uztailak 6) 19:30ean. Larunbateko 22:30eko saioa, berriz, antzokian izango da.

"Los últimos días de Maria Antonieta" Gianluca Jodicek zuzendutako drama historikoa da. XVIII. mendeko Frantzian girotuta dago, eta Guillaume Canet, Mélanie Laurent eta Aurore Broutin dira aktore nagusiak. Filma 2. aretoan ikusi ahal izango da: ostiralean 20:00etan; larunbatean 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; igandean 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean 19:30ean.

Txikienek eta familiek, berriz, "Minions&Monsters" animaziozko filma izango dute aukeran. Pierre Coffinek zuzendu duen komedia eta abenturazko lan honek umorea eta entretenimendua uztartzen ditu. Antzokian emango dute ostiralean 20:00etan; larunbatean 17:00etan eta 19:45ean; igandean 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean 19:30ean. Larunbateko 22:30eko saioa, berriz, 1. aretoan izango da.