Odol ateraldia egingo dute ostegun arratsaldean

Ohi bezala, 16:50etik 20:50era izango da ateraldia Untzagako jubilatu etxean, eta emaileek aurrez eskatu beharko dute hitzordua
Odol ateraldia egingo dute ostegun arratsaldean
2024/07/15 10:00
eta kitto!

Eibarko bizilagunek odola emateko aukera izango dute Untzagako jubilatu etxean aste honetan. Ostegun honetarako jarri dute hitzordua (hilak 18), eta parte hartu nahi duen orok 16:50etik 20:50era egin ahal izango du. Edonola ere, aldez aurretik jakinarazi beharko dute bertaratzea 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta edo on-line gotantan.eus webgunean sartuz.