"O’Donell kaleko bonba: lehertu zen ala ez?" Apirilaren 12an, Eibarko udal Artxiboan. Izenak emateko epea zabalik

"O’Donell kaleko bonba: lehertu zen ala ez?" Apirilaren 12an, Eibarko udal Artxiboan. Izenak emateko epea zabalik
2018/04/03 05:55
eta kitto!
1937ko apirilaren 24an bonba handi bat jaurti zuten hegazkin faxistek O'Donell kale gainera. Kalean bertan sortu zuen zulo garaua betiko geratu da gordeta eibartarron memorian, Indalecio Ojanguren argazkilariari esker. Federico Rodríguez ingeniariak hitzaldia emango du gertakizun horren inguruan. Azken batean, "O’Donell kaleko bonba: lehertu zen ala ez?". Hitzaldia entzuteko izena eman beharra dago: egoibarra@eibar.eus edo 943708423. Izen emateko epea apirilaren 6an amaituko da.

Federico Rodriguez Cabezón ingeniari bilbotarrak urteak eman ditu 1936ko apirilaren 24an Condor Legioak jaurti zuen bonbaren nondik norakoak sakon eta zorrotz ikertzen. Apirilaren 12an, 18:00etan, ingeniari bilbotarrak udal Artxiboan azalduko ditu bere lan-ildoaren zertzelada nagusiak, metodologia ardatz. Federico Rodriguez Cabezón Sestaon jaio zen 1938an. Ingeniaria ikasketaz eta lanbidez, hainbat arlotan jardun du, eta makina bat proiektutan hartu du parte bere lan-ibilbide luzean, betiere elektrizitatearen esparruan.

Gehiago irakurtzeko
https://egoibarra.eus/eu/albisteak/o2019donell-kaleko-bonba-lehertu-zen-ala-ez-apirilaren-12an-eibarko-udal-artxiboan-izenak-emateko-epea-zabalik