Ohorezko Erregional Mailako CD Urki-k meritu handiko puntua lortu zuen asteburuan
Partida zirraragarria jokatu zuten larunbatean, urriak 17, Ohorezko Erregional Mailako CD Urki eta Mondragon CF taldeek. Azkenean puntu bakarra eraman zuen talde bakoitzak, hiruna gol sartu ondoren.
Etxekoek ondo ekin zioten lehiari, 20. minutuan Markel Arosa Elcoroiribek gola sartu baitzuen. Bigarren zatian, ostera, gauzak okertu egin zitzaizkien Mikel Bilbaok zuzentzen dituen mutilei. 67. minutuan, Mondragonek berdinketa lortu zuen, eta 79. eta 81. minutuetan beste bi gol sartu zituzten.
Urkik, ostera, ez zuen partida galdutzat eman eta minutu bat beranduago, 82.ean, Markel Zubizarreta Alcerrecak aldea murriztu zuen eta, 90.ean, Josu Tejada Zuloagak azken berdinketa jarri zuen markagailuan.
Berdinketa horrekin, Urki sailkapenaren 15. postuan dago 5 punturekin, jaitsiera postuak gertu dituelarik. Hurrengo jardunaldia etxetik kanpo jokatuko du, Oiartzunen aurka.