Oinarrizko klown ikastaroa egingo dute Ipuruako Merkatu Plazan, urriaren 31n

Helduei zuzendutako tailerra 10:00etatik 12:00etara egingo dute, eta aurretik eman beharko da izena
Oinarrizko klown ikastaroa egingo dute Ipuruako Merkatu Plazan, urriaren 31n
2026/10/16 11:29
Ekhi Belar Errasti

Ipuruako Merkatu Plazan oinarrizko klown ikastaroa egingo dute urriaren 31n, helduentzat. Tailerra 10:00etatik 12:00etara izango da, eta klownaren munduan lehen urratsak egiteko aukera eskainiko du.

Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, 649 592 797 (Txeli) telefono-zenbakira deituta.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikastaroa hilabete bakoitzeko azken larunbatean egiten dute.