Olaberria eta Ezkiora txangoa antolatu dute apirilaren 6rako
2019/03/31
11:45
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak, Aza Ta Porrua elkartearekin batera, txangoa antolatu du, Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan. Apirilaren 6an, 10:30ean Ego-gainetik abiatuko dira, autobusez. Goizean janari ekologikoen ekoizlea den Olaberriako Etxeberri-goikoa baserrira joango dira eta arratsaldean, berriz, Ezkioko Igartubeiti baserri-museora. Bazkaria norberak eraman beharko du eta buelta 18:30ak aldera izango da. Informazioa eskatzeko eta izena emateko arratekultu@gmail.com helbidera idatzi edo 638284912 telefono zenbakira deitu. Bazkideentzat prezioa 12 eurokoa da eta beste guztientzat 15 eurokoa.