Olio-dastaketarako izen-ematea zabalik
2014/10/27
00:00
eta kitto!
Datorren azaroaren 11rako, martitzenerako, …eta kitto! Euskara Elkarteak olio-dastaketa saioa antolatu du. Iker Diaz de Cerio Arabar Errioxako Olio eta Olibondoaren Mahaiko kidearen eskutik egingo da saioa, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, …eta kitto!-n bertan. Izena emateko epea gaur (astelehena, urriak 27) hasi eta azaroaren 7an amaituko da. 5 euro balio du, 4'50 euro …eta kitto!-ko bazkideentzat. Izena emateko …eta kitto!-ra deitu (943200918) edo bertatik pasa daiteke (Urkizu 11, solairuartea). Gehienez ere 20 laguneko taldea osatuko da.