‘Ombuaren itzala’ pelikularen proiektua aurkeztuko dute bihar Kultun
2021/06/01
06:32
eta kitto!
Pello Mari Otaño bertsolariaren (Zizurkil, 1857 – Argentina, 1910) bizitzaren inguruan berba egin nahi duen pelikula da ‘Ombuaren itzala’ eta, Eguzki Art Zinemak auzolanean egin nahi duenez, Euskal Herri toki ezberdinetan aurkezten dihardu herritarren, elkarteen eta eragileen babesa jasotzeko. Horrela, bihar, 19:00etan, Arrate Kultur Elkartean emango dute horren berri.
Eibarren hazi zen Patxi Bisquert aktoreak egingo du biharko aurkezpena, bera delarik proiektuaren sustatzaileetako bat. Tasio pelikulako protagonistak “zinema ona” egiten jarraitu nahi du, esan digunez, eta ekoizle eta plataforma erraldoien sasoian herritik sortuko den proiektua egin nahi du, Pello Mari Otañoren istorio aberasgarri eta interesgarria kontatzeko.
Bisquerten berbetan, “inoiz ez da finantzatu elkarrekin lan egiten duten 30.000 ekoizle baino gehiago dituen filma. Gure buruarentzako, guk sortuz, komunitatean ekoiztuz, eta gero mundu osoari eskainiz”. Filmarekin batera, Pamiela argitaletxearen eskutik, auzolaneko “abentura zoragarri hau” biltzen duen liburua ere argitaratuko dute.