On Ekin sariak banatu dituzte

On Ekin sariak banatu dituzte
2013/06/07 00:00
eta kitto!

Ekingune elkarteak antolatutako On Ekin enpresa eta proiektuen lehiaketako sariak atzo (eguena, hilak 6) banatu zituzten Depor tabernan, horretarako bereziki antolatutako afarian: lehen edizio honetako irabazlea Nagore Tena izan da. Bigarren saria, berriz, Idurre Zuazuak jaso zuen eta hirugarrena, berriz, Kerala estetikak. Afarira joan zirenek aukeratu zuten irabazlea, aldez aurretik aukeratuta zituzten hiru finalisten artean botoa emanda. Irabazlearentzat saria, afarira joandako lagun bakoitzak emandako 15 euroak batzean lortutako dirua izan zen.